2018(e)ko otsailaren 27(a), asteartea

IrakurTZEN al irakurriZ?



NOLA? galderari erantzuteko, oro har, -(E)Z erabili ohi da:
a) Ogitartekoa janez sartu zen gelan.
b) Zapi zuria astinduz esan zigun agur.
c) Eskerrak emanez hasi zuten hitzaldia.
Batzuetan, ordea, -TA —edo -(R)IK— atzizkiaren bidez eratutako partizipioak ere erabil daitezke. Hauek erabiltzeko, ordea, mendeko perpausak adierazten duen ekintzak aditz nagusiak adierazten duenak baino lehenago gertatu behar du. Hona bien arteko aldea, denborari dagokionez:
  • Ogitartekoa janez sartu zen gelan (bi ekintzak aldi berean: ogitartekoa jan eta gelan sartu).
  • Ogitartekoa janda sartu zen gelan (lehenengo jan egin zuen eta gero sartu egin zen).
  • Eskerrak emanez hasi zuten hitzaldia (bi ekintzak aldi berean: eskerrak eman eta hitzaldia hasi).
  • Eskerrak emanda (emanik), hitzaldia hasi zuten (lehenengo eskerrak eman zituzten eta gero hitzaldia hasi zuten).
Adibide hauetan ez da zuzena -(T)ZEN erabiltzea. Gaztelaniaren eraginez egiten den kalko okerra da, gaztelaniazko gerundioa euskaratzeko garaian egiten den kalkoa alegia.
  • *Ogitartekoa jaten sartu zen gelan.
  • *Zapi zuria astintzen esan zigun agur.
  • *Eskerrak ematen hasi zuten hitzaldia.
Oso akats hedatua da hau. Hona hemen zenbait adibide, Ilari eta Entzi Zubiriren Eukal gramatika osoa liburutik jasoak:
*Irakurtzen asko ikasten da.
Irakurriz asko ikasten da.
*Nola lortu duzu? Lan egiten.
Nola lortu duzu? Lan eginez.
*Negar egiten ez da deus lortzen.
Negar eginez ez da deus lortzen.
*Nola jakin duzu? Galdetzen.
Nola jakin duzu? Galdetuz.


2018(e)ko otsailaren 7(a), asteazkena

Perspausaren osagaiak (sakontzen)

Hona ekarri dizkizuegu perpausaren osagaiak eta egitura ederto azaltzen dituen aurkezpena.



Perpausak (Eskema orokorra)

Perpaus bakunak, elkartuak , lokailuak,  menderakuntza... Hainbeste kontzeptu barneratzea eta antolatzea ez da erraza izaten sarritan. Lagungarri izango zaizuelakoan, hona hemen eskematxo hau:


Maitasun aitorpenak lantzen

Maitasun aitorpenak idazteari ekingo diogu. Nork ez du inoiz horrelakorik egin? Agian, bidali gabe geratu zaizkigu askotan aitorpenok.
Oraingoan bai, idatzi eta bidali egingo ditugu, lotsa alde batera utziko dugu!


Hona hemen makitasun aitorpen ospetsua, abesti bihurtua. Makina bat bertsio daude, zein duzue gustukuen?

Nola erabili zuzen ERE partikula?

Ohiko akatsak

Inoiz ere ez aurrean:
Ere bai Mikel etorriko da
Ona dela eta ere txintxo portatzen dela esan du
Eta ere bai, gero joan zen eta…
Josuk ekarri du. Ere bai Jonek
Baita ere, mendira joan ginen eta…
Ama joan da eta ere bai ni

Ezta aditzaren ostean ere: (Aitak erosi du ere bai)
Zuk egin baduzu, nik egingo dut ere bai / … neuk ere egingo dut
Lotsa askorik ez dute ere ez / Lotsa handirik ere ez dute
Esku artean hartu ez ezik, puskatu du ere! / puskatu ere puskatu (egin) du
Telefonoz deitu diot eta joango naiz ere / joan ere joango naiz; Mikel hemen dago ere / Mikel ere hemen dago
Badakit ere nor etorri den / (Badakit) nor etorri den ere (badakit)
Ikusi dugu ere nola jokatu duen / (Ikusi dugu) nola jokatu duen ere (…)
Bihar joango gara ere (bai) / bihar ere joango gara

Pertsona izenordainak forma indartua hartu ohi du:
Nik ere esan diot / Neuk ere esan diot
Zuek ere bai! / Zeuek; Zeuok ere bai!

ERE-ren ostean adizki trinkoak BA- aurrizkia behar du:
Nik ere daukat erloju berria / Neuk ere badaukat
Josune etorriz gero, Andoni ere dator / Andoni ere badator

Aditz sintagman elipsia egiten denean:
Marta badoa eta ni ere / eta neu ere bai
Nik ere bai ikusi dut hori / Neuk ere ikusi dut hori
Hark egin du eta osabak baita / baita osabak ere; eta osabak ere bai
Baita ere Koldok. Eta Koldok baita ere / Baita Koldok ere
Kerman mintzalagun bila saioan ere landu dute gaia.