2018(e)ko martxoaren 23(a), ostirala

Eskaera gutuna nola egin (materia osagarria)

ERREKLAMAZIO GUTUNA 
 Erreklamazioa egiten dugunean, gure ustez, legez dagokiguna eskatzen ari gara. Gure gizartean erakunde edo enpresa handiei erreklamazio bat erarik erabiliena erreklamazio gutuna da. Horregatik, oraingoan, erreklamazio gutuna idazten ikasiko dugu.
Erreklamazio gutuna planifikatzen:

1. erabakia: gutun mota aukeratu Gutuna idaztea erabaki dugunean, hau izango da hartuko dugun lehen erabakia: idatziko dugun gutun mota. Gutunen artean era ezberdinetako gutunak aurki ditzakegu. Gutun mota gutunaren funtzioaren arabera aukeratuko dugu, hau da, dugun asmoarekin egongo da lotuta. Gure asmoa eskaera bat egitea bada, eskaera gutuna idatziko dugu; gure asmoa gonbidatzea bada, gonbite gutuna idatziko dugu.
- Gutun motak: eskaera gutuna, erreklamazioa, gonbitea, zorion gutuna… Gure asmoa kexa aurkeztu, eta ondorioz, dagokiguna eskatzea bada, erreklamazio gutuna aukeratuko dugu.

2. erabakia: egitura eman
 Aukeratu dugun gutunari egitura eman behar diogu. Gutun mota bakoitzak bere egitura du. Hau da erreklamazio gutunaren egitura:
 Herria eta data
 Nori zuzendua
 Agurra:
 Hasierako egoera
 Arazoa
 Eskasera
 Laburpena
 Agurra
 Sinadura
 (Oharra)

 3. erabakia: paragrafoak antolatu
 Jarraian, testua paragrafoetan antolatuko dugu. Paragrafoak antolatzean, idatziaren egitura izango dugu kontuan. Paragrafo bakoitzak ideia nagusi bat garatuko duenez, atalak paragrafo ezberdinen bidez garatuko ditugu; nahiz eta batzuetan atal bat idazteko paragrafo bat baino gehiago behar izango dugun. Hona hemen erreklamazio gutun baten paragrafoen antolaketa:

                                                                                                               Herria eta data
                                                                                                               Nori zuzendua
 Agurra:

 Lehenengo paragrafoa: hasierako egoera …………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………
Bigarren paragrafoa: arazoa(k) …………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………
Hirugarren paragrafoa: erreklamazioa …………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………
Laugarren paragrafoa: laburpena …………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………
Agurra

Sinadura (Oharra)

 4. erabakia: erregistroa aukeratu
 Idazten hasterako, argi izan behar dugu zein den testuingurua, horrek baldintzatuko baitu gutunean erabiliko dugun erregistroa. Laneko, eskolako, enpresetako edo erakundeetako testuinguruan idatzitako gutunetan, hizkuntza formala erabiliko dugu. Erreklamazio gutuna enpresa edo erakunde bateko arduradunari zuzenduko diogunez, erregistro formala erabiliko dugu.

ESKAERA GUTUNA IDAZTEN:
1. urratsa: herria eta data
 - Herria eta dataren idazkera:
Beasainen, 2011ko maiatzaren 24an
 Beasain, 2011ko maiatzaren 24a
 - Helbidearen idazkera: Kale Nagusia, 5-3. ezk.
 Laburdurak: esk. (eskuina) ezk. (ezkerra) eskra. (eskailera) zk. (zenbakia) z.g. (zenbakirik gabea) Beasainen, 2011ko maiatzaren 24an Jone Arregi Kale Nagusia, 5-3. ezk. 20000 Donostia

 2. urratsa: hasierako agurra
- Hasierako agurrak:
 Formalak: Jaun / andre hori:
 Jaun / andrea:
Arduradun hori:

3. urratsa: sarrera
 Gutun hoinen bidez arazo baten berri eman nahi...
Jakinaren gainean egongo zarete honezkero, horrregatik...
4. mailako ikasle bat naiz, daukagun kezka baten berri emateko idazten dizuet...

4. urratsa. Bigarren paragrafoa: arazoa aurkeztu 
Bigarren paragrafoan arazoa aurkeztuko dugu. Arazoaren aurkezpenari hasiera emateko unea adierazten duen esamolde bat erabil dezakegu:
 Negua iritsi denean kiroldegian ez dago berogailurik, hori dela eta…
 Asteburuetan gazteentzako aukerarik ez dago herrian...

5. urratsa. Hirugarren paragrafoa: eskera egin
 Hirugarren paragrafoan, gure kexa adieraziko dugu eta beharrezkoa iruditzen zaigun konponbidea eskatuko dugu. Hau izango da gure erreklamazioa egiteko unea. Paragrafoari hasiera emateko, honako esamoldeak erabil ditzakegu:
 - Desadostasuna adierazten dutenak: Kexa adierazi nahi dut Desadostasuna azaldu nahi dut
 - Jakinaraztekoak: Honen bidez jakinarazi nahi dizugu…
 Hona hemen kexa adierazi eta erreklamazioa egiten duen paragrafoa:
 Nire kexa adierazi nahi dut zuen enpresak egindako instalazioagatik. Eta lehenbailehen berogailua konpontzeko edo berria jartzera etortzeko eskatzen dizuet. Dagoeneko hotz handia egiten du eta ez dakit zenbat denbora egin ahal izango dudan berogailurik gabe; beraz, erantzun azkarra behar dut.

 6. urratsa. Laugarren paragrafoa: aurrekoa laburtu 
Azken paragrafoan, aurretik esandakoa laburbildu eta azpimarratuko dugu. Paragrafoari hasiera emateko, honako esamolde hauek erabiliko ditugu:
 - Amaiera ematekoak: Amaitzeko… Erantzunaren zain… Besterik gabe…
 - Eskaera egitekoak: Zure berri laster izango dudalakoan, Zure zain geratzen gara. Zuen erantzunaren zain geratzen naiz. Gure eskaria kontuan hartuko duzuelakoa Nire eskaria beteko duzulakoan, Eskertuko genizuke…
 Askotan, azken paragrafoan, gutunean egiten den eskaera errepikatu eta azpimarratzen da. Horretarako, aditza subjuntiboan eta beste egitura batzuk erabiltzen ditugu: Eskertuko nizueke neurriak lehenbailehen hartzea …eskatu nahi dizuet egindakoaren berri eman diezadazuela.

Paragrafo hauetan baldintzak ere jar daitezke. Horretarako, egitura hauek erabiliko ditugu:
 Arazorik badago… Eskertuko nizueke hartu behar dituzuen neurriak lehenbailehen hartzea. Honekin batera eskatu nahi dizuet egindakoaren berri eman diezadazuela eta arazorik badago, jakinaraz diezadazuela.

 7. urratsa. Amaierako agurra idatzi 
Paragrafoak idatzi ondoren, amaierako agurra idatziko dugu. Azken agurra aukeratzean, erregistro formalean dagoen esamolde bat aukeratuko dugu:
 - Azken agurrak Formalak: Adeitasunez, agur Begirunez, agur Horrenbestez, agur

 

2018(e)ko martxoaren 21(a), asteazkena

Booktube: zenbait adibide



Adibide gehiago Booktuberboom kanalean.

Booktube: Nola egin?

Nola egin

Hasteko gustuko liburua hautatu irakurri eta gauzarik interesgarrienak apuntatu gero aipatzeko. Beste booktuber batzuen bideoak ikusi. Eredu onei erreparatu eta ikasi haiengandik. Ondoren, booktubea grabatzera animatzen bazara, aintzat hartu honakoak:

  GIDOIA (eskema hau lagungarri izan daiteke):
 • Booktuber izen bat (goitizen bat) asmatu.
• Zeure burua aurkeztu eta ikuslea agurtu.
 • Ondoren iruzkinduko duzun liburua aurkeztu, ikusleari erakutsiz.
• Liburuaren titulua, egileak (idazlea/itzultzailea/ilustratzailea/argitaletxea), eta beste zenbait ezaugarri aipatu.
• Ondoren liburua bere testuinguruan kokatu (lekua, garaia pertsonaia nagusiak…). Laburpentxo bat egin, baina ez kontatu dena, hurrengo irakurleak bere kabuz deskubritu nahiko ditu eta.
• Liburuari buruzko iritzia eman eta zergatik gustatu zaizun adierazi.
• Ikusleak irakurtzera animatu.
• Agurra.

GRABAZIOA:
Aukeratu grabatzeko leku egokia, erakargarria eta isila.
• Grabagailua: bideo kamera, telefono mugikorra, tableta, argazki kamera. Garrantzitsuena ez da euskarria, grabazioaren kalitatea baizik. Grabagailuak ematen dizun kalitaterik handienean grabatu. 720p egokia da, pantaila osoa hartuko baitu eta erakargarriagoa da ikusteko.
• Mikrofonoa: ahotsa grabatzeko mikroa baduzu, erabili. Bestela, grabagailuaren mikroarekin egin. Grabazio lekua ahalik eta isilena izatea komeni da.
• Argia: argi naturala sartzen den lekua bada, aprobetxatu argi hori. Bestela, artifizialarekin egin, baina booktuberraren aurpegia argi ikus dadin saiatu.
• Liburua
• Prestatu materiala: kamera (tripode edo euskarri finko baten gainean), eta booktuberra gorputz erdiz hartzen duela, gerritik edo bularretik gora.
• Esan beharrekoak buruan eta grabatzeko dena prest duzunean, SAKATU REC eta hasi grabatzen.

EDIZIOA:
Piztu ordenagailua, deskargatu grabazioa ordenagailuan, aukeratu edizio-programa eta hasi lanean.
• Ediziorako programen zerrenda duzu hemen. Youtuben bertan ere editatu daiteke.
• Behar diren mozketak eta orrazketak egin. Booktuberboom lehiaketarako gutxienez minutu 1eko eta gehienez 1,5 minutuko bideoa lortu beharko duzu.
• Gorde: Interneten argitaratzeko lanak bideo formatua izan behar du. Proiektu moduan gordetako bideorik ezin da internetera igo. Hortaz, bideo formatua eman behar zaio lanari. Youtuben editatu baduzu, zuzenean formatu horretan sortuko du.

ARGITARATZEA: bideoa amaitzean argitaratu egin behar da. Hau da, youtubeko kanal batera igo behar da. Youtuben editatu baduzu, zuzenean bertan argitaratuko da.

HEDATZEA: Zure booktubea zabaldu eta zeure burua booktuber moduan aurkeztu nahi baduzu, eskura dituzun sare sozialak erabili eta animatu.

Informazioa gehiago Booktuberboom orrialdean. (www.booktuberboom.wordpress.com-etik hartua)

Booktube: zer da?


ZER DA BOOKTUBE BAT?

Booktube hitzak book (liburua) eta tube (Youtube) lotzen ditu. Hau da, booktube bat Youtube plataforman zintzilikatzen den liburu bati buruzko kritika edo iruzkina da; liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa. Grabazio hori, ondoren, Youtuben zintzilikatzen da eta nonahi barreiatzen da sare-sozialen bidez.
Dagoeneko, sare ikaragarriak sortu dituzte, bai nazioarte mailakoak, bai tokian tokikoak (hizkuntzaren arabera gehienetan). Hori guztia, azpi-kultura digital bat sorrarazten ari da: booktuber horiek, azken finean, euren esperientzia literarioak besteekin konpartitu nahi dituzten neska-mutilak baitira eta neurri horretan literatur kritikari berrien sare eta plataformak ari dira sortzen.

BOOKTUBE ETA BOOKTUBER FENOMENOA
Gazte irakurzaleen belaunaldi berri batek youtube plataforma hartu du bere gustu literarioez hitz egiteko eta gustuko dituen liburuen inguruko iruzkin sortzaile eta dibertigarriak egiteko. Iruzkin horiei BOOKTUBE izena eman diote eta horien egileei BOOKTUBER deitzen zaie.
Mundu mailan orain dela 7 bat urte sortu zen fenomeno berria dira BOOKTUBE-ak eta horiek sortzen dituzten Booktuber-ak.
Booktube hitzak book (liburua) eta tube (youtube) lotzen ditu. Hau da, booktube bat youtube plataforman zintzilikatzen den liburu bati buruzko kritika edo iruzkina da; liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa. Grabazio hori, ondoren, Youtuben zintzilikatzen da eta nonahi barreiatzen da sare-sozialen bidez.
Booktubeen egileak booktuber izenez ezagutzen dira, eta, dagoeneko, sare ikaragarriak sortu dituzte, bai nazioarte mailakoak, bai tokian tokikoak (hizkuntzaren arabera gehienetan). Hori guztia, azpi-kultura digital bat sorrarazten ari da: booktuber horiek, azken finean, euren esperientzia literarioak besteekin konpartitu nahi dituzten neska-mutilak baitira eta neurri horretan literatur kritikari berrien sare eta plataformak ari dira sortzen.
Booktube fenomenoak irakurle gazteen plataforma berriak sortu ditu eta Youtuben komunitate bat sortu dute; booktuber-ena. Bertan, sortzen dituzten bideoen bitartez, irakurtzeko zaletasuna eta liburuekiko duten pasioa partekatzen dute.
Irakurle gazteak gero eta gutxiago direnaren ustea geroz eta zabalduagoa dagoen arren, era honetako mugimendu edo proposamen berriek gazteen bestelako irudi bat ematen digute. Eredugarria askotan.

KOMUNITATEAREN HIZTEGI PROPIOA
Book Haul: booktuberraren eskuetara heldu diren liburuen errepasoa. Adibide bat hemen.
Wrap up: hilabete horretan irakurritako liburuak aipatzen ditu booktuberrak. Adibide bat hemen.
Book Tag: galderak, jolasak, frogak, erronka literarioak zenbait liburu sakonago ezagutu ahal izateko. Adibide bat hemen.
Book shelf tour: booktuberrek euren liburutegi pertsonala erakusten dute. Adibide bat hemen.
Spoiler: liburuaren tramari buruzko xehetasun garrantzitsuak kontatzea da, idazleak irakurlearentzat gorde dituen “sorpresak” agerian uztea.



2018(e)ko martxoaren 14(a), asteazkena

Eskaera/Kexa gutuna idazten


Eskaera / kexa gutuna idazten

1) Idazten hasi aurretik. Motibazioaren inguruan
    A)Negoziazioaz hausnartzen
    B)Negoziatzeko teknikak

2)Komunikazio egoera aztertzen
   A)Aurrezagutzak azaleratzen
   B)Ideien horma (Padlet)

3)Testura hurbiltzen (Gutunaren osagaiak)
  A)Data nola idatzi?
  B)Agur egokiak aukeratzen
  C)Kohesioa zer den badakigu?
  D)Laburdurei buruz


4)Idazten hasiko gara
  A)Informazioa bilatzen
  B)Diskurtsoa modalizatzen
  C)Gidoia idazten
  D)Kontrol-orria

5)Jomugarantz: gure gutuna idazten
  A)Gutun eredugarrien atalak identifikatzen
  B)Gutuna idatzi

6)Azken produktua
   Zuzenketa
Autoebaluazioa / Errubrika
1) Idazten hasi aurretik. Motibazioa
DBH4ko ikasleak aurten bereziki arduratuta ibili zarete inauteriak direla eta. Eskolara mozorrotuta etorri nahia azaldu duzue, eta zuzendaritzaren ezezko irmoa jasatea egokitu zaizue.
Hemen daukazue aukera egoera iraultzeko eta zuen nahia betetzeko. Kexa edota eskaera gutuna idazteko aukera daukazue, bertan zuon iritzia plazaratzeko eta eskatu nahi duzuena dagokionari helarazteko.
Helburua lortzeko, ordea, hainbat pausu emango ditugu gutuna ahalik eta txukunen ekoitzi ahal izateko. Ekin diezaiogun bideari!

Negoziazioa:
            Gure helburua lortzekotan, negoziatzen jakin beharko dugu. Ba al dakigu era egokian negoziatzen? Gatazka sortzen denean, alde bien arteko adostasuna lortu behar da eta horretarako hainbat bide eta modu daude.
Inauterien aurreko egunean zuzendariarengana joan zineten baimena eskatzera. Nola egin zenuten? Ikasleen ordezkari bat joan al zen ala ikasle batzuk inongo ordezkapenik gabe? Lehenago bildu zineten zuen proposamena eramateko? Eskaera egiteko nola egin zenuten.

2) Komunikazio egoera aztertzen.
A) Aurrezagutzak:
            Ezertan hasi baino lehen, binaka honako galderak erantzuten saiatu?
            *Nori zuzendutako kexa/eskaera izan behar litzateke?
            *Zein hizkuntza erregistro erabili beharko genuke? Zer dela eta?
            *Zer testu mota (tipologia) ekoitzi behar dugu?
            *Zeri buruz idatzi behar dugu? Zer aipatu behar dugu?
                        -Ba al daukagu aurrezagutzarik (Eskolako legedia, arauak...)?
                        -Informazio osagarririk behar al dugu? Zein?

2.- Ideien horma.
            Eskaera/kexa DBH4ko ikasle guztien aldetik egingo duzuenez, guztion parte hartzea ezinbestekoa da. Esaerak dioen moduan: Zenbat buru, hainbat aburu.
Beraz, guztion iritziak eta ideiak batzeko horma-irudi interaktiboa sortuko duzue, bertan zuon ideia jasa irudikatu duzue. Ideiak idatzi ahala horma-irudian grabatuko dira, ariketa elkarreraginezkoa da, hau da, guztiok batera egin dezakezue. Halaber, guztiok ikusiko duzue besteek idazten dutena.
Horma eraikitzeko Padlet erabiliko dugu, hona hemen esteka:
http://padlet.com/garetxaga/jaoim6i2ak03

3) Testua planifikatzen.
Aipatu dugu eskaera/kexa gutuna idatziko genuela. Zer ezaugarri ditu, bada, testu-mota honek?
Eskaera/kexa gutunak, beste edozein gutun formalek bezala, ondorengo atalak ditu:







Hartzailearen datuak







Tokia eta data






Sarrerako agurra







Gutunaren gorputza
         
     Sarrera
     Azalpena
     Bukaera






Amaierako agurra









Izenpea



Idazteko irizpideak
Gutunak argia, zehatza eta gaiak eskatzen duen neurri justukoa izan behar du, berehala ulertzeko modukoa, hain zuzen. Horretarako, idazten hasi aurretik, ideiak ondo mamitu eta testuaren egokitasuna (formaltasun maila), koherentzia (garrantziaren araberako antolaketa), eta kohesioa (barne lotura) zainduko ditugu.

Gutunaren osagaiak

Norentzakoa (Hartzailearen datuak)

Hartzailearen datuak goialdean, eskuinean, jasotzen dira. Izen-abizenen ondoren, kargua (letra xehez) eta lantokia adierazi behar dira. Kontuan izan izen-abizenen aldamenean ez dagoela jaun edo andrea jarri beharrik. Leihodun kartazalak erabiliz gero, aurreko zehaztasunez gain, lantokiko edo etxeko helbidea, posta kodea, herria eta probintzia ere idatzi behar ditugu.
Tokia eta Data
Orriaren goialdean ageriko da, oro har, eskuinaldean, hartzailearen azpialdean: Lehenengoz, herriaren izena idatziko da. Ondoren, koma batez bereizita, data idatziko da.
Deklinabidea lantzeko abagune ezin hobea eskaintzen digu dataren idazkera zuzenaren ingurukoak.
Data adierazteko orduan, honakoa da Euskaltzaindiaren gomendioa:
Gutun eta antzekoetan bi forma hauek erabil daitezke:
Donostian, 1965eko ekainaren 13an.
Donostia, 1965eko ekainaren 13a.
Bestelako adibideak:
            Zarautz, 2001eko maiatzaren 13a
            Zumaian, 2002ko urriaren 18an
            Getaria, 2004ko ekainaren 4a
            Orio, 2005eko otsailaren 11
            Aian, 2011ko abenduaren 31n

Sarrerako agurra
Igorleak eta hartzaileak duten harremanaren araberakoa izango da agurra. Agur zaharkituak (Jaun/Andre Txit Goren, Ohoragarri, Bikain, Preziatu...) bertan behera uztea gomendatzen da.
Gutuna formala denez gero, zein agur mota erabiliko zenuke? Arrazoitu.

Gogoratu, agurraren bitartez, hasiera ematen diogula gutunari, eta honenbestez, jasoko duenarekiko harremanari. Horregatik, agurra aukeratzerakoan, kontuan hartu behar dugu gutuna nori zuzentzen zaion eta nolako tratamendua eman nahi diogun.

Gorputza
Sarrera
Sarreran mezuaren aurkezpena egingo da. Horretarako, esaldi labur bat erabiliko da, gutuna kokatzeko gaia aipatzen duena. Gaia aurkezten lagunduko diguten hainbat esamolde erabil daitezke atal horretan, besteak beste:
 ...ren ondorioz / Jakin berri dugunez...  / Jakinaren gainean egongo zara, baina...
Jaso berri dugun ezezkoaren aurrean... /  Honakoa adieraztera gatozkizu...
...ri erantzuna eman nahian / Hori dela  eta, uste dugu...

Azalpena
Testuak egitura logikoari eutsi behar dio. Hasieran, gaiaren nondik norakoak azalduko ditugu. Ondoren, gutunaren helburua adieraziko da, eta, bukatzeko, ondorioaren, laburpenaren eta proposamenaren berri emango dugu. Zati horretan, gaia edo arazoa azaldu eta garatu egiten da. Sarrerako esaldiaren azpialdean izango du hasiera, aparteko lerroaldean. Oso garrantzitsua da gutunaren edukiaren egitura logikaren hurrenkera egokian azaltzea, garrantzi handiena edo zehaztasun handiena duenetik hasita, xehetasun eta berezitasunak garatzen joateko.
Tratamendua dela eta, igorleak lehen pertsona (ni edo gu) erabili behar du. Hartzailearen tratamendua, aldiz, zu edo zuek izango da, eta, ahal den guztietan, baztertu egingo dira egilea ezkutatzen duten formak (jakinarazten da, honen berri ematen zaio...).
Bukaera/Ondorioa
Hartzaileari zer eskatzen diogun adierazi behar diogu atal honetan. Argi utzi behar dugu zer den gutunaren bidez lortu nahi duguna.
Gutunaren gorputzari gagozkiolarik ezinbestekoa dugu hainbestetan aipatzen dugun KOHESIOA ahotan hartzea. Izan ere, testua ulergarria izango bada, ezinbestekoa da kohesio elementuak erabiltzea (lokailuak, testu antolatzaileak...). Kohesioa zertan datzan hobeto ulertzeko  Sabin Arenazak egindako Prezi hau arretaz ikusi, zeinetan perpausetik testurako jauzia nola egiten den azaltzeaz gain, kohesio elementuen garrantzia nabarmentzen duen:
http://womenslifestyle.com/wp-content/uploads/2014/01/resolvetowrite.jpg


*Ideiak lotzen laguntzen diguten elementuak
-Hasierako parrafoak
Abiapuntua adierazteko: Hasi baino lehen, hasteko , lehenengo eta behin.
Gaia identifikatzeko : Argi utzi dezagun.
Gaiaren muinera joateko:  Batez ere, funtsean.
-Erdiko parrafoak
Adierazitako ideiak birformulatzeko: Honela bada, bestela esanda, hau da, hots.
Adierazitako ideia bati zertxobait gehitzeko: Gainera, halaber, orobat, honez gain, are.
Adibideen bidez argumentua frogatzeko eta argitzeko :Adibidez, ikus dezagun, ohar gaitezen.
Ideia bati zer edo zer kontrajartzeko:Hala ere, ordea, aitzitik.
Argumentazioan berdintasunak eta ezberdintasunak baliatzeko: Era berean, modu berean.
Arrazoiak emateko: Bada, zeren eta, izan ere.Argumentazioan adierazitakoaren ondorioa: Beraz, hortaz, hortik , honela bada, honenbestez.
Modalizatzaileak: Nolabait, antza.
-Azken parrafoa
Laburbiltzeko: Hitz gutxitan, labur bilduz, finean, azken batez.

C) Kohesioari buruz ikasitakoa praktikan jartzea baino hoberik ez dago barneratzeko. Egin euskaljakintza.com-ekoek egindako ariketa hauek on-line:
http://euskaljakintza.com/ariketaguztiak/lokailuak-lantzen/

Amaierako agurra

Formaltasun mailan, sarrerako agurrarekin bat etorri behar du. Gutunaren atal horren bidez, amaiera ematen zaio haren edukiari. Atal hori jasotzaileari agur egiteko aprobetxatzen da. Gutunaren atalik zainduena izan behar du tratamenduaren ikuspegitik.

Formula jakin batzuk erabili ohi dira azken agurraren aurretik, kasuaren arabera:

Aldez aurretik eskerrak emanez,...  / Laster elkar ikusiko dugulakoan...
Esandakoa kontuan hartuko duzuelakoan... / Arazoari irtenbidea aurkituko diozun esperantzaz...

Jarraian dituzu azkeneko agur mota batzuk, eredu gisa:
Adeitasunez, agur. / Begirunez, agur. (Formalagoa)
Horrenbestez, agur. / Besterik gabe, agur. (Neutroa)
Agur, adiskide. / Agur bero bat. /Hurren arte. /Ondo izan eta ikusi arte. (Adiskidetsuagoa)

Izenpea (Igorlearen datuak)

Atal honetan, ondorengo hurrenkerari jarraituz, igorlearen izenpea, izen-abizenak eta kargua jaso behar dira. Igorlearen izen-abizenak edo kargua ez daude letra larriz edo lodiz zertan nabarmendu.

Noizbehinkako argibideak

Gutunari erantsi beharreko informazio gehigarria idazkiaren behealdean adieraziko dugu, honako laburdura hauetako baten ondoren:
Oh.(oharra)
P.D. (Post Data)
P.S. (Post Scriptum)
D)Zertarako erabiltzen da argibide bakoitza? Zer alde dago P.D. eta P.S.ren artean?  Arrazoitu erantzuna bikoteka.

4) Testua idazten hasiko gara
Aipatu genuen bezala, aukera paregabea duzue zuon aldarrikapenak entzunarazteko gutun honen bidez. Batzuek zuzendariari idatziko diozue inauteriak direla-eta dituzuen kezkak azaleratzeko, beste batzuek, ordea, alkateari idatz diezaiokezue skate-gune berria eraiki dezan eskatzeko, edota bidegorria berritu dezan iradokitzeko.
Hartu denbora eta pentsatu zuon idazkiaren hartzailea nor izango den.

A) Informazioa bilatuko dugu.
Dagoeneko nori idatziko diozuen eta zeri buruz erabaki duzue. Zuon iritzia sendotzeko informazioa bilatu beharko duzue, ordea.
*Bilatu zuon idazlanetarako interesgarria izan daitekeen  informazioa ondoko web-orrietan:
Kontsumobide
http://www.kontsumobide.euskadi.eus/y10-kbhome/eu
Unicef (Haur eta gazteen eskubideak)
http://www.unicef.es/eu/content/derechos-del-nino-0
Zalla BHI (Eskolako legedia...)
http://www.ieszallabhi.net/
Zallako udala (Azpiegiturak, legeak...)
http://www.eu.zalla.org/
Bilatutako informazioa sailkatu taula batean bilduko dugu: zer eta zeri buruz.
B) Behin informazioa bilatuta eta sailkatuta. informazio horri forma ematen hasi beharko dugu. 
Nola esan behar ditugu esan beharrekoak, ordea? Zein tonutan?
Argudioak eman behar ditugunean, iritziak ematen ditugunean, oro har, subjektiboak izaten dira, norberarena usteak adierazten baititugu. Ondorioz, gure jarrera erakusten duten adierazpenak erabiltzen ditugu, hau da gure jarduna MODALIZATU egiten dugu. Adierazpen horiei modalizazio-markak deritze.
Argudiatzean igorlearen presentzia testuan ez da modu neutro batean agertzen. Igorleak esaten duenarekiko hartzen duen jarrera eta inplikazioa modalizazio mekanismo ezberdinen bidez adierazten da testuan.

1.      Aditza:
o        Moduzko aditzak: ahal izan, nahi izan, gura izan, espero izan,...
o        Iritzizko aditzak: iruditu, pentsatu, uste izan, susmoa eduki,...
2.      Aditz moduak:
o        Ahalerazkoak (posibilitate kutsua emateko): izan zitekeen, gerta liteke...
o        Baldintzazkoak (probabilitate kutsua emateko): emango banio, izango balitz,
3.      Hainbat perpaus edo esapide:
o        Ez dago zalantzarik, argi dago ...-la, denok dakigu ...-la, beharrezkoa da ...-t(z)ea, ...-lakoan nago, ...
4.      Iritzi aditzondoak :
o        Jakina, dudarik gabe, beharbada, nire ustez, derrigorrez, benetan, antza denez, ezinbestean, agian, nahitaez, zalantzarik gabe, halabeharrez, akaso, itxuraz, ezbairik gabe, seguru asko, inondik ere, zorionez, zoritxarrez, tamalez,...
5.      Lexikoa:
o        Igorleak erabiltzen duen modu positiboan edo negatiboan markatutako lexikoa. Adibidez: norbait hil dela eta horri erreferentzia egiteko, ez da gauza bera, heriotza, hilketa, zorigaitza, ustekabeko heriotza edo asasinatze hitza erabiltzea.
Iturria: www.eibarpat.net/


C) Gure testuaren gidoia idazten

D) Testuaren lehen zirriborroa idazteko ordua da, bakoitzak berea egingo duzue. Bukatutakoan, errepasatu horretarako kontrol-orria erabiliko dugu:







Kontrol zerrenda (Eskaera/Kexa gutuna)
Aurkezpena
Bai
Ez
Iradokizunak



Marjinak / paragrafo arteko zuriuneak zaindu



Testuaren luzera aurrez ikusitakoaren araberakoa da



Testua
Testuaren atalak:

Sarrera, Egoeraren edo ikuspuntuaren aurkezpen laburra.



Argudiaketa, kexaren/eskaeraren arrazoiak egoki azalduta.



Eskaera, argi azaltzen da zer eskatzen dugun.



Bukaera, amaiera egokia ematen diogu testuari.



Norentzakoa, data, sarrerako eta bukaerako agur aproposak.



Testuaren antolaketa:

Egitura argia du.



Testua paragrafotan egoki banatu dugu.



Lokailu/juntagailu aproposak erabili ditugu (kohesio elementuak)



Paragrafoak ondo lotu ditugu beraien artean.



Sarrera: dela eta, honako hau esan behar dut / Gutun honen bidez...



Argudiaketa:  Lehenengo eta behin, esate baterako / era berean / Bukatzeko...



Bukaera: Laburbilduz / Honenbestez...



Informazioa ordenan antolatu dugu.




Testuingurua
Hartzailea / Igorlea ondo identifikatu ditugu.



Erregistroa dagokiona da (formala)



Modalizatzaileak erabili ditugu: Dirudienez, noski, baliteke...




Zuzentasuna
Ez ditugu esaldi luzeegiak jarri.



Puntuazioa zaindu dugu: Komak, puntu eta komak, puntuak...



Xuxen erabili dugu testua zuzentzeko.



Ez ditugu hitzak/egiturak askotan errepikatu





Landutakoaren arabera, kexa-gutun hau egokia dela uste duzue?







5) Azken produkturantz: eskaera/kexa gutuna egiten.

Lehenengo saiakera egin ondoren, azken produktua ekoizteko ordua heldu zaigu. Zuon gutuna hartzaileari bidaltzeko prest dagoela ziurtatu eta bidali egingo dugu. Gogoratu gutun formala dela idatziko duzuena, hartzaile ofiziala izango duena (alkatea, eskolako zuzendaria, erakunde ofizialen bat...). Aurreko jardueretan  gutun formalek izan beharreko osagaiak aipatu ditugu, orain hainbat eredu aztertuko ditugu.
B) Idazten hasteko unea duzue. Aurreko guztia kontuan hartuta idatzi egizue dagoeneko erabakita duzuen eskaera/kexa gutuna. Gogoratu ikusitako atal guztiak izan behar dituela, erregistro eta tonu egokian idatzita egon behar dela, argumentazioa egokia erabili behar duzuela...
Bestalde, kohesioari eta koherentziari ere garrantzia eman behar diozue. Saiatu testuan kohesio elementuz hornitzen.
Behin testua idatzita, 4. atalean erabilitako kontrol zerrenda erabili aztertzeko eta egokitzeko.

6) Azken produktua

Bikoteka idazlana elkartrukatu eta hurrengo zuzenketa-irizpideei jarraituta txantiloia bete.
Behin zuzenduta, zuzentzekorik balego, zuzendu eta egokitu.  Azkenik, irakaslearekin batera azken errepasoa emango diogu eta zuzenean Postetxera gutuna bidaltzera.

KONTROL-ORRIA
BAI/EZ
IRADOKIZUNAK
        Jasotzailea konbentzitzeko xede argia du testuak


        Egitura argia du: sarrera (tesia), gorputza (tesiaren argudiaketa) eta konklusioa.


        Testuaren tesia argi dago


        Tesiaren aldeko argudioak argi eta ondo garatuta daude


        Kontrako tesia ezeztatzeko argudioak ondo erabili ditu


        Paragrafo bakoitzak ideia bakarra garatu du


        Paragrafoak euren artean ondo lotuta daude. Kohesio elementuak ondo erabilita daude


        Erregistro egokia, formala


        Erreferentzia ez da galtzen


        Puntuazioa egokia da


        Modalizazio-markak egoki erabilita daude


        ...


TESTU HAU ARGUDIO-TESTU EGOKIA DELA USTE DUZUE?


Iturria: DBHko 3 maila. Hizkuntzen Trataera Bateraturako materialak
Auto -ebaluazioa

1) Ikas-unitate honetan jorratutako edukietatik zein iruditu zaizu interesgarriena eta zein balio  gutxienekoa?
          Argumentazioa (negoziaketa)    
          Horma irudia (Ideia jasa)
          Gutunaren atalak bereiztea
          Modalizatzaileen erabilera
          Kohesio elementuak
          Informazio bilaketa
          kontrol zerrendak erabiltzea
          ...

2) Zein jardueratan izan duzu zailtasun handiena? Zer dela eta?

3) Ba al dago kenduko zenukeen jarduerarik? Arrazoitu.

4) Edukiren batean sakontzeko gogoz geratu zara? Zeinetan?

5) Eskatutakoa egiteko behar besteko informazio eta jarraibide izan duzu?

6) Ikasitakotik zer erabiliko duzu eguneroko zereginetarako?

7) Baloratu ikas-unitatea, 1etik 5erako puntuazioa eman (1 gutxien, 5 gehien):
          Edukiak:
          Metodologia:
          Materialak:
          Langiroa:
          Saioen egitura:

8) Ikas-unitatea hobetzeko iradokizunak egin:

Iturria: DBHko 3 maila. Hizkuntzen Trataera Bateraturako materialak (egokitua)

Ikasleek egindako lana baloratzeko erabiliko dugun Errubrika:

Eskaera/Kexa Gutuna idazten

Ikaslea:     ________________________________________



Lan bikaina
Lan egokia
Hobetu beharreko lana
Testuingurua
Hartzailea / Igorlea ondo identifikatu ditu. Erregistroa dagokiona da (formala) Modalizatzaileak erabili ditugu: Dirudienez, noski, baliteke...
Testuingurua ondo zehaztua dago, akatsak egon arren. Erregistroa, oro har, zuzena da.
Testua ez dator bat testuinguruarekin. Erregistroa ez da egokia.
Testuaren antolaketa
Egitura argia du (Sarrera, argudiaketa...) Testua paragrafotan egoki banatua. Lokailu / juntagailu aproposak erabili dira(kohesio elementuak). Paragrafoak ondo lotuta daude. Informazioa ordenean dago eta kexa/eskaeraren arrazoiak argi azalduta daude. Ideiak koherentziaz garatu dira.
Testua koherentea da eta planteamendu egokia du (sarrera, arrazoiketa...). Oro har, eskatutakoa betetzen du. Antolaketa akats batzuk ditu, Ulergarritasunari erabat eragiten ez diotenak betiere.
Koherentzia akats nabarmenak. Paragrafoen antolaketa eta banaketa ez da guztiz egokia. Ideiak ez daude ordenean eta egoki azalduta.
Zuzentasuna
Lexikoa aberatsa eta egokia da, testuinguruari dagokiona. Ortografia zaindua, akatsik ez. Puntuazioa zaindu eta egoki erabilia (komak, puntu eta komak, puntuak...) Gramatika arauak errespetatu dituzte, oinarrizko akatsik ez dago, ezta akats sistematikorik.
Testua zuzena bada ere, baditu zuzendu beharreko akatsak ortografia, puntuazio zein gramatika alorretan. Lexikoa ez beti egokia edota aberatsa.
Akats ugari eta oinarrizkoak gramatika, ortografia zein puntuazioan. Lexiko urria, errepikatzen dena.
Talde lana (Jarrera eta jokabidea)
Talde gisa ederto egin dute lan; eskatu zaiena erabat bete dute lan-taldean. Kideek taldearen mesedetan burutu dituzte egitekoak.
Arazoak-arazo, aurrera egin dute eta, oro har, talde-lana ona izan da. Guztiok hartu dute parte ataza egiteko prozesuan.
Talde-lanik ia ez da egon. Partaideek bakoitzari zegokion lana egin dute, elkarreraginik gabe. taldekide batzuek ez dute parte hartu.